Xoko Ona Landetxea

Landetxea etxearen beheko solairuan dagoen apartamentu bat da, eta sarrera independentea du. Goiko solairuan Philippe Martinonen familia bizi da.

Apartamentuak terraza eta berdegunea ditu, eta 6 lagunentzako lekua. Sukalde guztiz hornitua du, 2 logela, hozkailua, labea eta mikrouhin-labea, ontzi-garbigailua eta beira-plaka zeramikoak. Estilo moderno eta funtzionalean apaindua dago, etxea 2012an eraiki baitzen.

 

  Goi denboraldia *   Behe denboraldia *
  45   35

* Goi denboraldia: ekainaren 24a eta irailaren 10a bitartean

Erreserbak: 671 903 020        Martinon Philippe Hardoya 64250 Cambo-Les-Bains (Pays Basque)